XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
1987
Otsailak 14: Euskal Txokoa zabaldu zen, gerora Euskararen Udal Patronatoa izango zena.
Martxoak 26: ETBk Miramongo zentro berria zabaldu zuen.
Ekainak 8: Euskal Herriko Bertsolari Elkartearen lehen batzar nagusia Donostian.
Urriak 11: Jose Estornes Lasa idazlea hil zen.
Abenduak 26: Pablo Sorozabal musikaria hil zen, Madrilen.
1989
Martxoak 16: Jesus Maria Leizaola Lendakari ohia hil zen.
1991
Azaroa: Bagera izeneko elkartea sortu zuten Donostiako euskaltzaleek, joera politiko guztien gainetik euskalgintza sustatzeko.
1992
Otsailak 12: Joxe Migel Zumalabe Mendiburu euskaltzain urgazlea hil zen.
Martxoak 3: Hogei euskarazko liburu braillez kaleratu ziren lehen aldiz.
Apirilak 5: Miren Azkarate donostiarra emakumezko lehen euskaltzain osoa.
1993
Joxemi Zumalabe Goenaga idazle eta euskaltzain urgazlea hil zen. Euskaldunon Egunkaria kazetaren sortzaile eta eragile nagusia izan zen.
1994
Apirila: Irutxulo izeneko astekaria sortu zuen Bagera elkarteak, donostiar euskaldunentzat. Zazpi mila aleko tirada.
1995
Kilometroak, Gipuzkoako Ikastolen festa, bigarrenez Donostian, Gros eta Ulia auzoetan barrena. Ehun mila partehartzaile.